XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez zartu sakonki gubia. Inola ahal bada zuntzaren aldera ebaki beti.

- Tarteka probak inprimatu, lanaren aurrerakada egiaztatu eta diseinua doitzeko.

- Zurezko listoiak landu, berauen hegalak dekoratuz.

- Plantxak diseinatu, okumezko forma ebakiak eta gainazal batetan erantsiak erabiliz.

- Diametro desberdinetako iltzeez egindako puntu edo zuloen bidez plantxak egin.

- Gainazal laun baten gainean tinta zabaldu eta arrabola tintaz kargatu.

Plantxaren gainean pasa arrabola, tintageruza uniforme bat aplikatuz.

Plantxaren gainean paper bat jarri eta goilare batez igurtzi. Papera kontuz jaso.

Erregrabatua
- Zenbait diseinu egin, punta eta material ezberdinez baliatuz: larrua, zura, ...

2.5. Eskulturaz expresatu eta kreatu.
2.5.1. Modelatu.

- Material modelatuaren pisua sostengatuko duen estruktura bat aurrez egin beharra eskatzen duten irudiak modelatu (irudi horien neurria da estrukturaren beharra sortzen duena).

- Eredu bat hartuta, neurri naturaleko buruak modelatu.

- Giza eta animali irudiak jarrera ezberdinetan modelatu.

- Burutzapen hauetarako material ezberdinak erabili: lurra, paper-pasta, zur-pasta,....

- Buztin lauskituzko irudiak egin. Buztin-puska haundi bat eskutan hartu eta gogor lauskitu.

Iradokitzen duen irudia landu eta sakondu.

- Buztin tiratuzko egiturak eraiki. Erdigogor-egoerako buztin launezko plantxak erabili.

Ebaki, kurbatu, forma ezberdinak konbinatu, mihiztatu,....

2.5.2. Tailatu.
Zura
- Motibo geometriko eta organikoak tailatu.
- Norberak sortutako motibo dekoratiboak landu.
- Taila ditzakegun egur-mota guztiak erabili: makilak, oholak, enborrak, ...